Palestinaren aldeko horma-irudia egin dute goizean Oñatin

Oihana Elorza Gorostiza 2025ko ira. 28a, 16:28

Palestinak aske behar duela izan aldarrikatzeko eta jasaten ari den genozidioa salatzeko horma-irudia egin dute goizean Oñatin, saihesbideko biribilguneko paretan. Jaietan ere izango dira Palestinari elkartasuna adieraziko dioten keinu gehiago.

Joan den astean pareta zuriz margotu zuten pareta, egubakoitzean berriz, eta gaur, domeka, goizean elkartu dira hainbat herritar Palestinaren aldeko horma-irudia egiteko, Oñati-Palestina taldeak sare sozialen bitartez gonbidapena eginda. 80 bat lagun elkartu dira. Saihesbideko biribilguneko paretan egin dute horma-irudia eta hiru esaldi idatzi dituzte, Palestinako bandera margotuaz gain: "Erresistentzia aurrera", "Palestina aske" eta "Genozidioa  gelditu". Ekintza egin bitartean ondotik pasa diren ibilgailu gehienek ere klaxona jo dute nolabaiteko elkartasuna adierazi guran.

San Migel eta Errosarixo jaietan ere egingo dira Palestinaren aldeko keinu gehiago. Gaur, egubakoitza, gauean egingo den nagusien danborradan, esaterako, Palestinako zapiekin aterako dira parte-hartzaileak. Txosna gunean Palestinako bandera bat egongo da jarrita jaiak irauten duten egunetan eta Herri Egunean, urriak 4, Sol Band talde palestinarrak joko du. Gazako musikariek herri palestinarraren erresistentziari emango diote ahotsa, folk doinuek lagunduta. Haren aurretik ekitaldi bat egingo da gune horretan. Hilaren 1ean, berriz, Erei taldeak antolatuta, Palestinako egungo egoera eta sustrai kultural eta musikalak ezagutzeko hitzaldi musikatua egongo da kultura etxean, Sol Band taldearekin.

Udaletxeko fatxadan ere eskegita dago bandera palestinarra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak