Egubakoitz honetan Oñatiko Zubikoa pilotalekuan, Udako Master Laboral Kutxa torneoko finalerako txartelak banatu zituzten, eta pilotari oñatiarrak ezin izan zuen txartela lortu.
Bi oñatiar kantxan
Oñatiko pilota jaialdian hiru partida jokatu dira, eta tartean herriko bi pilotari izan dira. Gazte mailan Itsasne Lizarraldek herritarren aurrean jokatzeko aukera izan du. Aloña Mendiko atzelaria etorkizun handiko pilotari bat da, baina 17-18 galdu zuen; Gazte mailako partidua jokatu zuen, eta Izaro Sistiagarekin bikote eginda, June Zabala-Intza Arruti bikotea izan zuen aurkari.
Maddalen Etxegaraik ere garrantzi handiko partida bat jokatuko zuen jaialdi berean. Lopez Murua-Gamindek Etxegarai eta Capellanen aurka jokatuko zuten elite mailako lehen partida eta 22-18 galdura, ezin izan zuen oñatiarrak finalerako txartela lortu. Jaialdia, Aldai-Betegi eta Zabaleta-Bertiz partidarekin amaitu zen.