Desfibriladorea jarri dute Oñatiko Larrain Gain elkartean, bihotzeko larrialdien prebentzioan aurrera pausua emanez. Abuztuan jarri zuten, soziedadeko sarreran, tabernako atearen eta jangelaren artean, kardio gune babestua izatera pasaz.
Herrian dagoen desfibriladore sarera batu da Larrain Gain elkartea.