Hots abesbatzak hirugarren saria lortu du Varnako lehiaketan

Amaia Txintxurreta Guridi 2025ko ira. 14a, 16:06

Hots abesbatza, Varnako nazioarteko lehiaketan kantuan. (Argazkia: Hots abesbatza).

Bulgariako Varnako nazioarteko lehiaketan lehiatu da asteburuan Hots abesbatza. Atzo eta herenegun abestu zuten lehiaketan eta hirugarren saria eskuratu dute. Aitor Biain-Bidarte zuzendariak esan du "oso-oso pozik" daudela egindako lanarekin eta "oso esperientzia polita" izan dela lehiaketarena.

Pozik daude Hots abesbatzako kideak Varnako nazioarteko lehiaketan egindako lanarekin eta lortutako emaitzarekin, izan ere, hirugarren saria eskuratu dute. Hauxe esan du Aitor Biain-Bidarte zuzendariak:  "Hirugarren sariarekin gatoz. Oso-oso pozik egindako lanarekin, oso esperientzia polita izan da lehiaketa. Maila oso altukoa, baina gu benetan pozik gaude egindako lanarekin. Gure aktuazioa oso-oso ondo joan zen. Esan ziguten musikalitate handiko taldea ginela eta soinu politarekin, eta egindako lana oso ona izan zela". Gaineratu du esan dietela aukeratutako programa ere "bikaina" izan dela lehiaketa baterako. 

Hots abesbatzako zuzendari Aitor Biain-Bidarte, saria jasotzen. (Argazkia: Hots abesbatza).

Lehiaketa atzo eta herenegun izan zen eta hainbat kontzertu eman dituzte Varnako hainbat tokitan. Gaur, denbora librea izan dute eta hondartzara joan eta turismoa egiteko aprobetxatu dute. Bihar itzuliko dira Oñatira.

Hots abesbatzako kideak, Varnan. (Argazkia: Hots abesbatza).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak