Gaur arratsaldeko ordu bata inguruan herritar batek Larrialdi zerbitzuetara deitu du, Oñatiko mendi-eremu batean gizon bat zaurituta zegoela ohartarazteko. Antza denez, txirrindularia bizikletatik erori da Urbian, eta min hartu du.
Gertakariaren berri izan ondoren, suhiltzaileak, osasun-langileak eta Ertzaintza bertaratu dira, eta txirrindularia helikopteroan eraman dute ospitalera.