Goizean goiz abiatu dira Oñatiko mendi martxako parte-hartzaileak Foruen Enparantzatik, antolatzaileek prestatuta zeuzkaten bi ibilbidetako bat egitera. Guztira, 1.320 parte-hartzailek eman zuten izena, eta Josu Lizarralde antolatzaileak adierazi du 1.200 pasak hartu dutela parte.
Gaineratu du ez dela aparteko gertakaririk izan –antolakuntza taldean 80 lagun inguru ibili dira lanean–, eta hamargarren urteurreneko festarekin amaitu dute eguna: "Irunberri plazan hasi dugu festa eta jendea animatuta egon da".