Oñatik ere badu bere energia komunitatea, Oneko du izena

Oihana Elorza Gorostiza 2025ko ira. 11a, 11:09

Oneko sortzeko egindako bileretako batean (Argazkia: Oneko).

Hilaren 3an eratu zen Oneko eta bere ibilbidea egiten hasiko da orain; gura duena batu daiteke ekimenera.

Sortu da energia komunitatea Oñatin ere. Oneko du izena eta dagoeneko hasi du bere ibilbidea.

Herritarrek energia komunitate bat sortzeko prozesua Udalak erraztuta, duela urtebete, 2024ko irailean, egin zuten prozesua abiatzeko lehen bilera. Klimaren eta energiaren gaiarekiko kezka edo jakin-mina duen edonor zegoen gonbidatuta. Ordutik hona, bilera gehiago eta hainbat formazio saio ere egin dituzte prozesuan parte hartu duten herritarrek eta hilaren hasieran, irailaren 3an, Oneko eratu zuten.

Egun dituen 39 bazkide eratzaileak elkartu ziran irabazi asmorik gabeko kooperatiba berri hau sortzeko. Hori sortzeko izan duten motibazioez, orain arte egindako bideaz hitz egin zuten eta etorkizunera begira lehenengo urratsak zeintzuk izango diren aipatu. "Inguruko herrietan ibilbide handiagoa duten komunitate energetikoak daude, eta horiek egin duten bideaz baliatzeko asmoaz hitz egin genuen. Lehenik eta behin beste toki batzuetan ondo funtzionatu duten formulak erabili, eta hortik ikasiaz bide propioa garatzen joatea da asmoa", diote Onekoko eratzaileek.

Behin kooperatiba sortuta, Oneko Energia Komunitatea proiektu zehatzak lantzen joango dela gaineratu dute. "Proiektu hauetara batzeko informazioa zabaltzen joango gara aurrera egin ahala eta bazkide kanpainak egingo dira. Hala ere, norbaitek gehiago jakiteko interesa izango balu, www.onatiek.eus webgunean aurkitu dezake informazio gehiago". Proiektura batzeko izena ere webgune horretan sartuta egin daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak