Plaza ondoko gunean egin ohi da arropen azoka Oñatin, baina inguru horretan obrak egiten ari dira, plaza ingurua eraberritzen, eta horregatik, zapatutik aurrera –irailak 13– Errementeri plazan egingo da ehunkien azoka. Obrek iraun bitarteko aldaketa izango da, hurrengo udaberrira artekoa, gutxi gorabehera. Janarien aozkak, baina, ez du aldaketarik izango; berdura plazan egingo da.
Santa Marina plazan egiten zen garai batean eta urte askotan arropen azoka; 2012an plaza ondora lekualdatu zuten. Espazio horretan beste ekintzaren bat zegoen egunetan bueltatzen zen Santa Marinara azokara, barrakak heltzen zirenean, adibidez; joan den zapatuan egin zuten han azkenengo aldiz.