Oñatiko 38. Proba egingo dute zapatuan Oñatin, Lehendakari txapelketako azkenaurreko proba. Oraingoz 140 lagunek eman dute izena, tropel polita batuko da Unibertsitateko hiribideko zuzenean, eta lasterketan izango dira Aimar Erostarbe oñatiarra (Caja Rural-Alea), Unax Errasti antzuolarra (Finisher/Kern Pharma), eta Beñat Iñarra aramaioarra (Electro Alavesa-Zuia). Ziklistek 115 kilometrotako lasterketa izango dute aurretik, eta tartean igoko dituzte Udanako, Atagoitiko, Aztiriako eta Arregiko gainak. Aurreikusten dute helmuga 12:50 inguruan izango dela.