Santa Anan izango da aurtengo jaietako bertso jaialdia

Oihana Elorza Gorostiza 2025ko ira. 10a, 17:35

Irailaren 19an izango da aurtengo jaietako bertso saioa eta Santa Ana antzokian izango da. Amets Arzallus, Alaia Martin, Urko Arregi, Aitor Mendiluze, Aroa Arrizubieta eta Nerea Ibarzabal izango dira bertsolariak. Sarrerak dagoeneko salgai daude.

Herriko Txinparta bertso eskolak jaien bueltan antolatu ohi izan duen bertso jaialdia prestatu du aurten ere. Baina, baditu ez ohikoak diren ezaugarri batzuk: jai nagusiak hasi aurretik egingo dute aurten, ostean beharrean, irailaren 19an, hain zuzen ere; bestalde, ez da Zubikoa frontoian izango, Santa Ana antzokian baizik.

Sarrerak salgai daude

Txinparta bertso eskolako kideek eurek egingo dituzte gai jartzaile lanak eta bertsotan egingo dutenak berriz, hauek: Amets Arzallus, Alaia Martin, Urko Arregi, Aitor Mendiluze, Aroa Arrizubieta eta Nerea Ibarzaba. Sarrerak salgai daude Txokolateixan eta udal webgunean. Prezioa da: 10 euro. Hamabi urtetik beherakoek ez dute ordaindu beharko baina bai txartela hartu –Txokolateixan jaso behar dituzte–.

Irailaren 19an, egubakoitza, izango da bertso jaialdia Santa Anan, 19:30ean. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak