Aitor Biain: "Oso pozik gaude 'Gaua' filman egindako grabazioaren emaitzarekin"

Oihana Elorza Gorostiza 2025ko ira. 9a, 13:15

Paul Urkijo zuzendariaren 'Gaua' filmerako abestiak grabatzen egon da Ganbara abesbatza zapatuan Zarauzko estudio batean. Maite Arroitajauregirena eta Arantzazu Callejarena da musika.

'Errementeri' eta 'Irati' filmak zuzendu zituen Paul Urkijo gasteiztarrak zuzendutako 'Gaua' filmaren soinu grabazioan hartu du parte Ganbara abesbatzak asteburuan. Zarauzko Noise estudioan hemezortzi abesti grabatu ditu, hamabi orduko tartean;  09:30etik 21:30era izan zen grabaketa saioa. "Hamabi orduko grabaketa izan zen, baina emaitzarekin oso pozik gelditu gara. Aportazio nabarmena dela uste dut filmari", adierazi du Ganbara abesbatzako zuzendariak, Aitor Biain Bidartek. 

'Gaua' filma parte hartu duten Ganbarako kideak, teknikariak eta musikaren egileak (Argazkia: Ganbara).

Yune Nogueiras, Ane Gabarain, Elena Irureta eta Iñake Irastorza dira 'Gaua' filman parte hartzen duten aktoreetako batzuk eta azaroaren 14an estreinatuko dute filma Siges-eko zinema fantastikoaren jaialdian. "Ikusteko gogoz gaude dagoeneko", gaineratu du Biainek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak