Urtero legez, irailaren 9an ospatuko dute Arantzazuko Amaren Eguna Oñatin. Eguerdian, 12:00etan, izango da meza nagusia, santutegian, Fernando Prado Gipuzkoako gotzainak esanda. Beste urte batez, han izango dira udal ordezkariak, eta herriko dantzariek harrera egingo diete agintariei, aurreskua dantzatuta –musika bandakoak ez dira Arantzazun egongo asteguna delako–. Gero, frantziskotarrek elizan egingo diete harrera agintariei.
Aurten ere indartu egingo da Oñatitik Arantzazura joateko autobus zerbitzua egun horretan; izan ere, ordu erdian behin irtengo da herritik autobus txiki eta autobus arrunt bana. Ez du kostu gehigarririk izango.
Ohiturari eutsiz, erromesaldia egingo dute goizean Oñatitik Arantzazura; 08:00etan da hitzordua, Zapatan.