Bereziak dira Atzeko kaleko jaiak. Egubakoitzeko etxafuego jaurtiketarekin eta zinta lasterketarekin hasi ziren eta ordutik ia ez da atsedenik egon. Txorimalo eta erraldoien kalejirak, auzokoen omenezko salda banaketa, ipuin kontaketa, auzo bazkaria, zuzeneko kontzertuak, zezen-suzkoa, piroteknia saioa...
Ez dira gutxi ahotsa urratuta duten oñatiarrak, eta ez da seinale txarra. Gaur izango dute azken eguna Atzeko kaleko jaiek. Mus txapelketa (16:30), txorimaloak eta erraldoiak (17:30), Gauargi taldearen erromeria (19:00) eta ostean boletoen zozketa daude iragarrita. Etxafuegoak izango dira 21:00etan jaiei amaiera emateko.