Joseba Bermejo oñatiarrak kontratua berritu du Eibarrekin

Xabier Urtzelai 2025ko ira. 5a, 12:55

Joseba Bermejo atezain oñatiarra. Argazkia: sdeibar.com

Eibarko harrobiko atezain Joseba Bermejok (Oñati, 2005) kontratua berritu du talde armaginarekin. 

Joseba Bermejo Aloña Menditik iritsi zen Eibarko kategoria txikietara, alegia, kadete mailako taldera. Eta ordutik, armaginen harrobian mailaz igotzen joan da, 2024/2024 denboraldian Eibar C taldera igo zen arte, Hirugarren Federazio mailan jokalari garrantzitsu bilakatuz. Hala, iazko denboraldian 1.500 minutu jokatu zituen, penalti bat gelditu eta 24 gol baino ez zituen jaso. Atsu Okazaki entrenatzaile zuen taldeak 9. postuan amaitu zuen denboraldia, eta mailari eustea lortu zuten.

Eibarko klubetik adierazi dutenez, "Bere errendimenduari esker aurrerapauso bat eman du denboraldi honetan: Eibar C-tik Bigarren Federazioan jokatzen duen filial armaginera igo da, atezain gisa hazten jarraitzeko. Gainera, bere bilakaerak ateak ireki dizkio lehen taldeko entrenamenduetan parte hartzeko, bai Joseba Etxeberriaren, bai Beñat San Joseren agindupean".

Berritze honi esker, Bermejok armaginen atea defendatzen jarraituko du 2028ra arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak