Udaberriko eta udako outlet azoka egingo du Txandak gaur eta bihar goizean

Oihana Elorza Gorostiza 2025eko irailaren 5a

Kale Barria.

Dendarien elkarteko hamalau bat komertziok hartuko dute parte Azken Txanpa outlet azoka honetan. Musika eskolako bi taldek girotuko dituzte kaleak zapatu goizean.

Gaur, egubakoitza, eta bihar goizean egingo du herriko dendarien elkarteak, Txandak, udaberriko eta udako Azken Txanpa outlet azoka. Denden aurrekaldean jarriko dituzte produktu horiek deskontuekin, eta denboraldi berrikoak ere ikusgai izango dituzte kanpoan ez bada barruan. Bezero eta dendarien segurtasuna bermatzeko Kale Barria eta Kale Zaharra itxita mantenduko dira bi egunetan, ondorioz, zamaketa lanetarako ibilgailuak inguruko beste kale batzuetan utzi beharko dituzte gaur eta bihar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak