Atzeko kaleko jaiak ospatuko dira asteburuan, 99. aldiz

Oihana Elorza Gorostiza 2025ko ira. 4a, 15:54

Atzeko kale auzoko jaietarako prest.

Ehun urte beteko dituzte Atzeko kaleko jaiek aurten, eta urteurren borobil hori buruan dutela ari dira jai batzordeko kideak aurtengo jaiak antolatzen. Prest dute dena. Eraso sexisten aurkako telefono bidezko arreta zerbitzua ere egongo da martxan

Dagoeneko muntatuta dituzte oholtza eta txosna; bakoitza ohiko tokian. Egitaraua ere prest dute. Gaur, egubakoitza, emango diete jaiei hasiera, 17:30ean, etxafuego jaurtiketarekin, eta domeka iluntzean bukatuko dituzte, modu berean, txartelen zozketa egin ostean. Bien bitartean, txorimaloak eta erraldoiak, zuzeneko kontzertuak, mus txapelketa, auzo bazkaria eta ipuin kontaketa izango dituzte, besteak beste. Eraso sexisten aurkako telefono bidezko arreta zerbitzua ere egongo da martxan. Egubakoitz eta zapatu gauetan, 688 60 20 89 telefono zenbakira deituta edo whatsappez harremanetan jarrita, berehalako arreta zerbitzua eskainiko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak