Itsapeko zinemaren nazioarteko zikloa Oñatira heldu da

Oihana Elorza Gorostiza 2025ko ira. 4a, 11:45

Gaur, hilak 4, eta hurrengo bi eguenetan Cimasub Tourreko proiekzioak eskainiko dituzte Oñatiko zinema aretoan, 19:00etan. Gainera, erakusketa bat ere jarriko dute ozeanoen berezitasunak erakusteko eta ikasleendako jarduera hezitzailea ere egingo dute.

Itsapeko irudiak, itsasoa bera eta horri lotutakoak irudietan erakusten duen Cimasub Tour deritzon zinemaldia Oñatira heldu da hirugarren urtez. Gaur, eguna, da lehen proiekzioa eta hilaren 11n eta 18an izango dira hurrengo biak; denak 19:00etan, zinema aretoan.

Gainera, hilaren 18an Itsaspeko Txikizikloa egingo da, itsasoak eta ozeanoak zaintzearen garrantzira hurbiltzeko ikasleei zuzendutako jarduera hezitzailea. Programazioa osatzeko, argazki erakusketa bat egongo da ikusgai irailaren 4tik 18ra, astelehenetik egubakoitzera, 18:00etatik 20:00etara, kultura etxean.

1975 urtean, Real Sociedad Itsapeko elkartearen eskutik, urpeko irudiak hartzen hasi zen urpekari talde bat, irudi zein argazki. Hor izan zuen sorrera Nazioarteko Itsapeko Zinema zikloak; egun, 48 edizio ondoren, Cimasub planeta osoko zinemaldirik luzeena bihurtu da. Urte osoan zehar hainbat emanaldi egin dituzte: itsaspeko zineari buruzko 57 saio egin dira 27 herritan, eta 5.000 parte-hartzaile baino gehiago izan dira. Gainera, 20 argazki erakusketa egin dira. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak