Hitzaldiak, tailerrak, ikastaroak… Askotariko ekintzak dakartza 2025-2026 ikasturterako Oñatiko Emakumeentzako Jabetze Eskolak. Eta interesa duenak dagoeneko eman dezake izena horietan. Ikasturte honetan gainera, egun bakarrekoak edo negura bitartean iraungo duten ekintzez gain, ekainera artekoak ere eskainiko dituzte.
Hala, egitarauan jasotako ekintza guztien berri emateko liburuxka ere hasi dira banatzen etxeetan.
Irailaren 21era arte eman ahalko da izena ekintzetan. Bi bide daude horretarako. Etxeetan banatuko den liburuxkaren atzealdean dagoen orria bete eta udaletxeko HAZ bulegoan utzita edo online, Udalaren webgunean.