Gari Bañosen oroimenezkoa jokatuko dute zapatuan Oñatin

Xabier Urtzelai 2025ko ira. 5a, 09:47

Ulmako mutilak, Bañosen oroimenezkoan, irteera aurretik.

Otsailean bost urte bete ziren Movistar taldeko langile Gari Baños mendi istripuan hil zela, eta biharko, zapatua, oñatiarraren aldeko bosgarren oroimenezkoa antolatu du Aloña Mendiko ziklismo sailak.

Gazte mailako 67. Mikel Deuna saria 10:00etan hasiko dute, Unibertsitateko hiribidean –helmuga ere bertan izango da–, eta txirrindulariek 84 kilometroko lasterketa izango dute. Tropelak Bergaratik joan-etorria egin eta gero –Madalenako
gasolindegian izango dute tarteko helmuga–, ziklistek Udana (35. kilometroa) igoko dute, eta Aztiriko, Zeraingo, Lierniko eta Atagoitiko (62. km) gainak gainditu ostean, berriro ere Oñatira (76. km) itzuliko dira, Udanan behera. Ikusteko dago Arregiko maldak (80. km) iritsi orduko norbaitek abantaila polita duen edo lasterketa helmugan erabakitzen den, esprintean, 12:05 inguruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak