Lizargarate Eguna ospatu dute, trikiti giroaz gozatzea helburu izanik

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025eko abuztuaren 30a

Lizargarate Trikiti Elkarteak, Lizargarate elkartearekin batera, abuztuko azken zapatuan antolatu ohi du azken urteotan Lizargarate Eguna, eta horrela izan da aurtengoan ere. Antolatzaileen hitzetan, egunak helburu du herritarrek trikitiaz gozatzea, "noizean behin horrelako aukera bat sortzea paregabea" dela iritzita. Egunak, hala ere, baditu beste protagonista batzuk ere, erromeriaz gain, bola txapelketa, herri kirolak eta bazkaria ere egin baitituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak