Gaur egun bost irakurle talde daude Oñatiko liburutegian: Tertulixan euskaraz (Itziar Ugarteren gidaritzapean), Tertulixan gaztelaniaz (Monica Leivaren gidaritzapean), Komikiak euskaraz (Igor Leturiaren gidaritzapean), Komikiak gaztelaniaz (Kike Infameren gidaritzapean) eta Haurren irakurketa kluba (Peru Magdalenaren gidaritzapean). Euskarazko komiki taldean 16 urtetik gorako gazteek har dezakete parte eta haurren irakurketa taldea lehen hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleentzat dago zuzenduta.
Idazketa lantegiari dagokionez, seigarren ikasturteari ekingo diote aurten eta Joxemari Iturraldek gidatutako saioak izango dira. Saioak astelehenetan izango dira, 18:00etan hasita, honako egun hauetan: urriak 13, azaroak 3, azaroak 24, abenduak 15, urtarrilak 12, otsailak 2, otsailak 23, martxoak 16, apirilak 13.
Liburutegiko talde horietan izena eman daiteke liburutegian bertan, 943 71 61 11 edo 688 73 28 26 telefono zenbakira deituta edo liburutegia@onati.eus helbidera mezu bat bidalita.