Adin tarte guztientzako ekintzak, asteburuan, Bidebarrietako jaietan

Julen Murua Mesonero 2025ko abu. 27a, 09:00

Asteburu osoko egitaraua antolatu dute, eta musikak, antzerkiak edota gastronomia lehiaketak izango dute tartea jaietan.

Egubakoitzean, 18:30ean emango diote hasiera jaiei Bidebarrietan. Ostean, 19:00etan, txorimaloak aterako dira kalera eta pintxopotea egongo da txosnagunean Italikualen eskutik. 20:30ean beerpong txapelketa egingo dute eta 22:00etan hasiko dira kontzertuak txosnagunean. Arrixku, Hankaz Gora, Fronte Berria eta Mala Ruina taldeek joko dute kontzertua; ostean DJ Izuraren emanaldia egongo da.

Zapatuan paella lehiaketarekin emango diote hasiera egunari; 11:00etan izango da eta izena eman daiteke jaietako Instagram kontura idatzita. Lehiaketan zehar haurrentzako ekintzak eta marianitada egongo dira txosnagunean. Arratsaldean, ohiko mus txapelketa egingo dute 16:00etan hasita; gero, 19:00etan, txorimaloak aterako dira kalera, eta 22:00etan Mirua, Indabe eta Katu taldeek joko dute kontzertua. Emanaldien ostean DJ saioa egongo da.

Jaietako azken egunean, Hip Hip Ura! antzerkia egongo da txosnetan, 12:30ean hasita. 14:30ean auzobazkaria egingo dute (izena emateko Instagram kontura idatzi behar da); ostean, bingoa egongo da. Jaiei bukaera emateko, bertso saioa egingo dute Urko Arregi, Urko Egaña, Aitor Tatiegi eta Gontzal Belategi bertsolari oñatiarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak