Ohiko entseguak irailaren 4an, 8an eta 11n izango dira, 18:30etik 19:30era bitartean, Eltzian. Entsegu orokorrak, berriz, irailaren 15ean eta 18an izango dira, toki eta ordu berean. Entsegu orokorretarako larruzko gerrikoa eraman beharko dute neska-mutilek.