Moriarti ekoiztetxearen fikziozko lan bat da, eta Jose Ramon Soroiz eta Nagore Aranburu dira aktore nagusiak. Vicenteren istorioa kontatzen du filmak: adineko pertsona bat da Vicente, homosexuala, baina zaharren egoitzan sartzerakoan armairura itzultzeko erabakia hartzen du.
Irusoin ekoiztetxearekin batera, Euskal Herriaren eta Kanariar Uharteen artean grabatu dute, eta, Soroiz eta Aranburuz gain parte hartu dute Kandido Urangak, Zorion Egileorrek eta Kepa Errasti aktore aretxabaletarrak.