Oñatiko Udalak partaidetzazko aurrekontuen prozesu berria abiatuko du 2025eko irailetik aurrera. Horren bidez, 2026 eta 2027. urteetako aurrekontuetan 600.000 euro –aurrekoetan baino 100.000 euro gehiago– zertan inbertitu erabakitzeko aukera izango dute herritarrek. Prozesu horretarako mahai politikoa eratua dute dagoeneko, udalbatza osatzen duten alderdi bietako ordezkariekin. Eta orain, herritarren taldea, Berme Taldea deritzona, osatzeko deialdia egin dute. Talde horrek prozesuaren jarraipen osoa egingo du.
"Prozesuaren kalitatea eta gardentasuna bermatzeko" sortu gura du Udalak taldea; oraingoan, herritar boluntarioekin. Zortzi bat pertsonakoa izango da eta haren funtzioa izango da aurrez zehaztutako irizpideekin hartzen diren erabakiak egokiak diren edo ez egiaztatzea. Prozesua 2025eko irailean hasiko da, eta 2026ko otsailean bukatu. Informazio gehiagorako edo izena emateko bideak hauek dira: partaidetza@onati.eus, 943 78 04 11edo 688 67 94 60. Epea: uztailak 24.