Bukatzear dago Udal egutegirako argazkiak aurkezteko epea

Oihana Elorza Gorostiza 2025ko urr. 8a, 18:51

Errekalde eta San Lorentzo lotzen dituen pasabidea.

Urriak 10 da 2026ko udal egutegiko argazki lehiaketara argazkiak aurkezteko azken eguna. Gaia da: herriko toponimia.

Argazki lehiaketa bidez aukeratuko ditu Oñatiko Udalak 2026ko udal egutegia ilustratutako duten argazkiak. Herriko toponimia da aurtengo gaia eta izena duten leku, elementu geografiko eta eraikuntzak agertu behar dute argazkietan. Aukera zabala da, izan ere, asko dira horrelako tokiak eta elementuak, besteak beste: bide, mugarri, belardi, soro, baso eta kobak; iturburu, iturri, erreka eta urtegiak; auzune, baserri, txabola, dorre eta ermitak; tontor, mendi-lepo eta haitzak eta abar.

Udalaren webguneko mapa interaktiboan, esaterako, Oñatiko Udalerrian jasotako 2.855 leku-izen daude, eta, Euskara Zerbitzuak aditzera eman duenez, ondare hori ezagutu, ikusarazi eta erabilia izatea nahi dute.

Lehiaketan parte hartzeko argazkiak euskera@onati.eus helbidera bidali behar dira. Hemen lehiaketaren oinarriak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak