Ur zein fitness ekintzak eskainiko ditu Zubikoa kiroldegiak datorren ikasturtean ere eta izena emateko epea zabalik dute dagoeneko. Irailaren 7ra arte egongo da zabalik.
Aukera ezberdinak daude
Ur ekintzetan, adibidez, helduendako igeriketa eskolak ez ezik, quagym, aquatraining, matro igeriketa eta uretako gimnasia egongo dira egiteko moduan. Hastapen mailako zein maila ertain edo gogorreko ikastaroak ditu eskaintzak bakoitzak aukeran, norberak gura duenean izena emateko. Lehorreko ikastaroetan, fitness ekintzen barruan, gimnasia egokitua, terapeutikoa, pilates, zunba krossfit edo body balance dira, aukeretako batzuk, baina badaude gehiago ere. Astean behin egingo dituzte batzuk, eta birritan beste batzuk. Maiztasuna, ordutegia eta prezioa kiroldegiko sarreran argituko diote izena ematerakoan herritarrari, Zubikoako bazkide izanez gero prezioa bat delako eta ez izanda, beste bat.