Oier Osa, Ondarroako itsas zeharkaldiko podiumean

Oihana Elorza Gorostiza 2025eko uztailaren 22a

Oier Osa, Ondarroako itsas zeharkaldiko podiumean (Argazkia: G. Sukuntza).

Zapatuan egin zen Ondarroako itsas zeharkaldian, Oier Osa izan zen helmugara iristen lehena, 1.600 metroko distantzian, gazte mailan. 

Itsas-zeharkaldien sasoia da orain eta Aloña Mendiko igerilariek badute batean edo bestean parte hartzeko asmoa. Aurreko zapatuan Ondarroan egin zen proban hartu zuten hainbatek parte, esaterako. Oier Osak, gainera, gazte mailako podiumeko lehen postura igo zen –0:21:24–. Hemen sailkapenak.

Datorren asteburuan ere egingo dira, Zarauzkoa zapatuan eta Getaria Zarautz entzutetsua domekan. Hor ere Aloña Mendiko hainbat igerilarik hartuko dut parte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak