Gimnasia ritmikako jardunaldiak antolatu ditu Aloña Mendik irailaren hasierarako. Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik gorako gaztetxoendako izango dira eta besteak beste, koreografiak, aparatuak eta beroketak landuko dituzte eta tailer ezberdinak egingo –makillajea, mailloten apainketa...–. Sorpresaren bate ere egongo dela aurreratu dute antolatzaileek.
Irailaren 1etik 4ra izango dira saioak, 10:00etatik 13:00etara. Prezioa: 60 euro.