Udako ezaugarrietara egokituta dago zabalik liburutegia

Oihana Elorza Gorostiza 2025ko abu. 4a, 18:17

Haurren liburutegia goiko solairuan dago orain egokituta (Argazkia: udal liburutegia).

Haurrendako txoko berezia prestatu dute eta maileguen kopurua eta epea ere handitu daitezke. Abuztuan, goizez dago zabalik.

Udako funtzionamendua du dagoeneko udal liburutegiak, urteko sasoi honen ezaugarrietara moldatuta. Aurten ere, esaterako, haurrendako txoko berezia prestatu dute lehen solairuan. "Berritasun guztiak daude eskura txoko horretan, baita adin ezberdinetara egokituta dauden komikiak eta maileguan gehien hartzen diren liburuak ere, Biblioporrak gomendio-sortak jasotzen dituen produktuez gain", zehaztu du udal liburutegiko arduradun Arantzazu Ibarrondok.

Udako maileguak

Sasoi honetan jaitsi egiten da liburutegira joaten diren herritarren kopurua, baina ez, ordea, maileguen kopurua. Eta horretara ere egokitu da liburutegia: "Hiru asteko epea izaten dute, normalean, maileguan hartzen diren liburuek, baina, eskatuz gero, luzatu egin dezakegu epe hori, baita handitu ere hartzen den liburu kopurua. Gainera, liburutegien arteko mailegu zerbitzua mantendu egiten dugu udan". 

Abuztuan goizeko ordutegia du liburutegiak: Astelehenetik elgubakoitzera 09:30etik 13:30era. Zapatuetan itxita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak