Leire Odriozola izan da irabazlea Txandako lehiaketan

Amaia Txintxurreta Guridi 2025ko uzt. 17a, 09:06

Txandako ordezkariak saridunekin, sari-banaketa ekitaldian. (Argazkia: Txanda elkartea).

Txanda dendarien elkarteko 27 saltokik ihes-gela jokoa izan dute martxan eta asteon banatu dituzte sariak. Bete beharreko pasaportea ondo eta azkarrena betetzen Leire Odriozola izan da, eta 500 euro irabazi ditu, herriko dendetan gastatzeko. 200 euroko beste hamar sari ere zozketatu dituzte.

15 eta 25 urte arteko gazteei zuzendutako jolasa izan du martxan Txanda dendarien elkarteak: ihes-gela bat proposatu zuten, eta parte-hartzaileek pasaporte bat bete behar izan dute, Txandako 27 saltokitatik bisita eginda.

Txanda elkarteko Argiloain Perosterenak adierazi du gazteak euren dendetara joateko helburuz proposatu zutela jolasa eta animatzen dituztela herritarrak herriko dendetara joatera, herriari "bizia" ematen jarraitzeko: "Pozgarria da gure dendetan gazteak ikustea eta eskerrak eman dizkiet gurean izan diren gazte guztiei".

Astean egin dute sari-banaketa ekitaldia eta Leire Odriozola izan da irabazlea; 500 euroko saria eskuratu du herriko dendetan gastatzeko. Parte hartu dutenen artean, beste 200 eurotako hamar sari ere zozketatu zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak