Hamaika azalen artean aukeratu behar da bat

Oihana Elorza Gorostiza 2025ko uzt. 15a, 18:04

Azal lehiaketara aurkeztu diren lanak (Argazkia: Berbia).

San Migel eta Errosaixo jaien egitarauaren azal lehiaketara hamaika lan aurkeztu dituzte eta herritarren botoek aukeratuko dute aurten ere azal hori, euren gustukoena aukeratuz. Zabalik dago botoa emateko epea.

Guztira hamaika lan aurkeztu dituzte herriko jai nagusien programa osoa jasoko duen egitarauaren azal lehiaketara. Aurrekoetan moduan, herritarrek aukeratuko dute azal hori, gustukoena duten lanaren aldeko botoa emanez.

Sari bakarra emango dute –500 euro boto gehien lortzen diten irudiaren egilearendako– eta herritar bakoitzak ere boto bakarra eman ahal izango du. Udalaren webgunean sartuta eta Oinati Kulturak facebook sare sozialean duen orrian eman daiteke botoa. Horretarako azken unea da uztailak 16, eguaztena, 14:000ak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak