Trianako jaiak euripean hasi dira, eta erraldoiek eta txorimaloek 19:00etako kalejirarik ezin izan badute ere, Astotrastok eta trikitilariek animatu dute giroa goxokiekin eta musikarekin. Txosnagunean ere izan da jaietarako gogoa, eta bertaratu direnek Boliviar pintxoak dastatzeko aukera ere izan dute. 19:30etan presoen aldeko elkarretaratzeak ere ez du hutsik egin.