Bi eguneko irteera Pirinioetara Aloña Mendirekin

Oihana Elorza Gorostiza 2025ko uzt. 11a, 07:50

Anayet tontorra (Argazkia: Aloña Mendi).

Uztailaren 19rako eta 20rako Pirionetara joateko irteera antolatu du Aloña Mendiko mendi sailak: Anayet, Portalet, Formigal... Autobusa bete arteko plazak daude eta domeka da izena emateko azken eguna.

Uztaileko irteera Pirionetara izango da, bi egunekoa. Hauxe da mendi sailak egin duen antolaketa:

  • Uztailaren 19an: Canfranc- Canal Roya-Anayet lakua–Anayet tontorra–Portalet. 17,5 kilometroko ibilbidea da eta 1.250 metroko desnibela du Canal Roya bailaratik Anayeteko lakuraino, handik Anayet tontorrera igotezeko eta ondoren Formigal aldera jaisteko. Zazpi ordu inguruko irteera. Oharra: Anayet tontorrerako igoerak kate batekin du babestuta zati bat.
  • Uztailaren 20an: Formigal–Laña tontorra–Mendebaldeko Foratata–Formigal. Ibilbide zirkularra izango da, Formigalen. 12,6 kilometro eta 970 metroko desnibelarekin. Foratataren bukaeran "trepada" txiki bat dago.
  • Zapatu gauean Formigaleko Nievesol hotelean hartuko dute ostatu. Afaria eta gosaria izango dituzte han.

Uztailak 19an, zapatua, 06:00etan irtengo dira postetxe pareko autobus geltokitik. Autobusa betetzeko adina plaza daude, 22, eta izena emateko azken eguna domeka da, uztailak 13: alonamendi.mendi@gmail.com. Prezioa: 100 euro –izena ematean adieraziko dute dirua non sartu–.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak