Telleria ikusteko sarrerak bihar jarriko dituzte salgai

Oihana Elorza Gorostiza 2025eko uztailaren 10a

Antton Telleria (Argazkia: Ttap).

Burrunda Faktoriak gonbidatuta, Ninini bakarrizketa saioa egitera etorriko da Oñatira Antton Telleria. Antixena gaztetxean egingo du emanaldia, irailaren 18an, 20:00etan. Hori ikusteko sarrerak, baina, bihar jarriko dituzte salgai, hilak 11, Arrano tabernan. Prezioa: zortzi euro –bost euro langabeek–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak