Europako Inbertsio Bankuak 45 milioiko mailegua eman dio Ulmari

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko uzt. 7a, 10:45

Eraikuntzaren sektorean "proiektu iraunkorrak eta berritzaileak bultzatu ahalko dira" akordioari esker, Iñaki Gabilondoren, Ulmako zuzendariaren, esanetan.

Europako Inbertsio Bankuak 45 milioiko mailegua eman dio Ulma Taldeari, "eraikuntza arloan hormigoi polimerozko irtenbide arkitektonikoak finantzatzeko", bi erakundeek ohar baten bidez adierazi dutenez. Hala ere, hori ez da zehaztu duten puntu bakarra izan, honako hau erantsi baitute: "Eraikuntzarako material jasangarri berriak ekoizteko lantegi berri bat martxan jartzeko beharrezko inbertsioak ere bultzatuko dira. Eta gainera, EIBk bere eraginkortasun energetikoa hobetzen lagunduko dio Ulmari, deskarbonizazio eta jasangarritasun estrategiari lagunduz". Are gehiago, nabarmendu dute inbertsio horiek Araba, Bizkai eta Gipuzkoan egingo direla.

Iñaki Gabilondoren, Ulmako zuzendari nagusiaren, hitzetan, akordioari esker "eraikuntza-sektorean proiektu iraunkorrak eta berritzaileak bultzatu ahalko dira, pertsonengan eta ingurunean eragin positibo argia izango dutenak". Eta honako hau azpimarratu du, berriz, Antonio Lorenzok, Espainiako eta Portugalgo Enpresentzako Finantziazio Korporatibo ataleko buruak: "Operazio honekin Europako Inbertsio Bankuak eraikuntzaren industria babesten du, jasangarritasunean, berrikuntzan eta lehiakortasunean lagunduz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak