Duela bi urte esleitu zion taberna German Mirassouri Udalak bi urterako, beste bi urtez luzatzeko aukerarekin. Hilaren 10ean beteko ditu bi urte eta luzapenari uko egin dioenez, itxi egingo dute taberna lizitazio berria prestatu eta kudeaketa beste bati esleitu bitartean; denbora batez itxita egongo da.
Taberna hustu ondoren, Udalak konponketa eta hobekuntza txiki batzuk egingo ditu. Lizitazio berriaren prestaketa lanean hasita dago Udala, bideragarritasun txostena jasotzear eta pleguak eguneratzeko. Beraz, taberna kudeatzeko interesa duen orok, laster izango ditu lizitazio berriari buruzko zehaztasunak EAEko kontratazio atarian. Kontakturako helbidea: partaidetza@onati.eus.