Arratsalde hasierako bero bortitzarekin batera eman zioten hasiera Olakuako hiruko txapelketaren laugarren aldiari, baina hori ez zen aitzakia izan, ez parte hartzaileentzat, ezta ikusleentzat ere; izan ere, herritar asko batu ziren Olakuako kantxan.
Multzokako fasea jokatu eta talde onenak finalerdietara sailkatu ostean, Galdos eta Snipers taldeak iritsi ziren aurtengo finalera. Bi taldeen arteko partiduan Galdosek lortu zuen garaipena, eta hortaz, Olakuako hiruko txapelketako txapeldun berriak dira.