Festa giroan hasi dituzte jaiak Zubillagan

Julen Murua Mesonero 2025ko eka. 27a, 21:06

Erraldoiek eta Ezpelur taldeko gaiteroek girotu dute arratsaldea; ostean Zubillagako II. pala txapelketako finala jokatu da.

Beroari aurre egiten eman diote hasiera jaiei Zubillaga auzoan. Txupina bota eta Pello basurdea jaistearekin batera ekin diote erraldoiek eta Ezpelur taldeko gaiteroek arratsaldea girotzeari. Txorimaloak ere atera dira, eta gaztetxoenek gozatzeko tartea ere izan dute euren atzetik ihes egiten saiatzen.

Palan, Ezkio eta Azeri garaile

19:30ean batu da jende gehien txosnagunean; izan ere, Zubillagako II. pala txapelketako finala jokatu da. Larrea-Igartua eta Azeri-Ezkio bikoteek aritu dira nor baino nor, eta azken hauek jantzi dute txapela 22 eta 13 irabazita.

Asteburu betea

Bihar, zapatua, mendi martxarekin hasiko dute eguna –9:00 izango da–. Arratsaldean, 17:00etan, mus txapelketa jokatuko dute auzo elkartean, eta 20:00etan hasita, Javi Sound-en diskofestak eramango du jai giroa txosnagunera. Domekan berriz, San Pedro eguneko meza egingo dute 10:45ean, auzo bazkaria izango dute 14:30ean, eta, jaiekin bukatzeko, agurra egingo diote Pello basurdeari 20:3oean.

Egitarau osoa, hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak