Adostasuna lortu dute Garayn eta lanuzteak eten dituzte langileek

Oihana Elorza Gorostiza 2025eko ekainaren 25a

Hijos de Juan de Garay enpresako argazkia.

Atzo egindako Lan Arriskuen Prebentziorako bileran hitz egindako eta adostutakoaren ostetik, lanuzteak eten dituzte Hijos de Juan de Garay enpresako langileek: "Enpresak orain arte erakutsi ez duen konpromezua erakutsi du eta batzordeak eskatzen zion aurrerapausua eman du".

Enpresa batzordeak jakinarazi duenez, atzo, martitzena, egindako bileran, "beroaren inguruan egindako hainbat eskera" zeuden eta "gaiak aspaldi eskatzen zuen analisia egin ostean", enpresak "konpromezua erakutsi du" eta "batzordeak eskatzen zion aurrerapausua eman".

Enpresa batzordeak –LAB eta ELA sindikatuak daude– oharrean jaso duen moduan, enpresak eta enpresa batzordeak "egun horretako aktan batutakoak adostu" zituzten. Hala, batzordearen eskaerak "beteta" ikusten dituzte "bere osotasunean" eta martxan zituzten geldialdiak eteten dituzte. Atzo gaueko txanda izan da normaltasunera bueltatu den lehena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak