Ruper Ordorikaren 'Bakarka' kontzertua, Santa Ana antzokian

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2025eko ekainaren 23a

Ruper Ordorikak Bakarka kontzertua egin zuen ekainaren 20an, Santa Ana antzokian. Emanaldi intimoa eta gozoa izan zen, eta isiltasun eta errespetu handiz jarraitu zuen publikoak. Ordorika ere gustura sumatzen zen oholtza gainean. Garai bateko eta bere haurtzaroko kontakizunak ere tartekatu zituen kantuen artean, besteak beste, Santa Ana aretoaren parean jaiotakoa eta bizitakoa zela gogora ekarrita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak