Corpus zapatu goizeko dantzek kriskitin hotsa zabaldu dute Oñati osoan

Gontzal Belategi Zubia 2025ko eka. 21a, 12:18

Ohiturak agindu bezala, 9:00etan puntuan hasi dira Corpus zapatu goizeko dantzak, Foruen enparantzan. Herritar ugari bertaratu dira urteroko ekitaldia ikustera. Ostean, dantzariak kalez kale ibili dira dantzan.

Urteroko gisan, oñatiarrak ordua baino lehenago heldu dira Corpus zapatu goizeko dantzak ikustera eta modu naturalean, hesia jartzeko beharrik gabe, osatu dute borobila herriko plazan. 9:00etan puntuan bota dute lehen etxafuegoa, eta Axier Uriarte kapitainak gidatutako dantzariek ikuskizuna hasi dute, txistularien laguntzarekin. Hiru dantza egin dituzte guztira: San Migel dantza, banakoa launan eta Oñatiko arku dantza.

Herritarren txalo artean amaitu dute plazako jarduna dantzariek. Hala ere, ostean, kalez kale ibiliko dira goiz zen arratsalde, kriskitin soinua herri osora zabalduz. Bigarren zati honetan bi dantza egiten dituzte: Banakoa launan eta Oñatiko arku dantza.

Erlazionatuak

Corpus zapatu goizeko dantzak argazkitan

Oihana Elorza Gorostiza eka 21, 12:10 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak