Aurretik eskubaloiko jokalari eta entrenatzaile ere izandakoa, badira 20 bat urte partiduak arbitratzen hasi zela Mikel Mantxola oñatiarra. Atzo, arbitrai-konpromezuaren sari aitortu zioten Gipuzkoako eskubaloi federazioak Zarautzen egin zuen ekitaldian.
Datorren urtean, 2026an, Oñatin egingo da gala hori; 50 urte beteko ditu Aloña Mendiko eskubaloi sailak.
