Txalaparta doinuekin hasiko da San Juan bezperako saioa, Foruen enparantzan. Gero, Txantxiku ikastolako DBH-2ko ikasleek dantza bat egingo dute, eta ondoren emango diote su txondorrari.
Txistulariek San Juan zortzikoa joko dute eta sanjuanetako koplak abestuko dituzte herritarrekin. Bertso eskolakoen koplak izango dira ondoren, eta kalejirarekin amaituko da saioa.