Donostiako Musika Hamabostaldia Arantzazura eroango dute aurten ere. Xabier Zeberioren zuzendaritzapean, Alos Quartet orkestraren emanaldia izango da, abuztuaren 21ean, basilikan, 19:30ean hasita. Luxuzko gonbidatuak izango ditu orkestrak taularen gainean lagun: Natxo de Felipe, Gorka Urbizu, Olaia Inziarte eta Amorante abeslariak, Iñar Sastre piano jotzailea eta Amaia Elizaren dantzaria. "Inoiz elkarrekin aritu ez diren eta euskal musikaren hainbat belaunaldi ren adierazgarri diren artistak bildu dituzte, eta euren piezak joko dituzte Alos Quartet orkestrak prestatu duen Hariz harri izeneko kontzertuan", azaldu dute antolatzaileek.
Sarrerak salgai daude
Musika Hamabostaldiko webgunean daude sarrerak eskuragarri: 20 eurotan arrunta; eta 14 eurotan, berriz, ikuspen murriztua duen sarrera.