Astelehenean ekingo diote Herriko Pilota Txapelketari

Amaia Txintxurreta Guridi 2025eko ekainaren 20a

Iazko txapelketako une bat. (Argazkia: Oier Fernandez).

Izen-emateak amaituta, astelehenean, hilaren 23an, hasiko da aurtengo Herriko Pilota Txapelketa. Guztira, gizonezkoen 22 bikotek eta emakumezkoen lau bikotek parte hartuko dute.

Ekainean eta uztailean ligaxka-fasea jokatuko dute Herriko Pilota Txapelketan: gizonezkoetan izena eman duten 22 bikotetatik hamaseik egingo dute aurrera eta irailean kanporaketak jokatuko dituzte; emakumezkoetan, berriz, izena eman duten lau bikotetatik ligaxkaren ostean, bi bikote onenak izango dira iraileko finalean nor baino nor gehiago.

Partiduak Foruen enparantza ondoko frontoian jokatuko dituzte, eta, hain zuzen ere, San Migel jaietan ikusiko da nortzuk diren aurtengo irabazleak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak