Ahotsa jarriko dio Ganbarak Luminiscence ikuskizunari

Oihana Elorza Gorostiza 2025ko eka. 20a, 09:37

Ganbara abesbatza Luminiscence ikuskizuneko entsegu baten (Argazkia: Ganbara).

Luminiscence ikuskizunari ahotsa jarriko dio Ganbara abesbatzak Donostiako katedralean. Hamar saio egingo ditu; lehenengo biak, asteburu honetan.

50 minutu inguru irauten du Luminiscence ikuskizunak. Europako hainbat tokitan egon ondoren, Donostiara ekarri dute, hango Artzai Onaren katedralera. Eta hor hartuko du parte, hain zuzen ere, Oñatiko Ganbara abesbatzak. Artea eta teknologia uztartzen ditu eta eraikina argiztatu horiei bideo-mappinga eta soinua gehituz. 

Bertarako idatzitako musika propioa interpretatuko du Ganbarak hainbat pieza klasikorekin batera, ikuskizuna ahotsa jarriz. Hamar saiotan hartu du Oñatiko abesbatzak: lehenengo biak gaur, egubakoitza, eta bihar, zapatua. Hurrengoak dira uztailaren 3an, 5ean, 10ean, 12an eta 18an eta abuztuaren 21ean, 22an eta 23an. Gaurtik aurrera izango diren emanaldietarako sarrerak salgai daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak