Corpus jaiak ospatuko dira asteburuan eta ospakizun horien barruan, zapatuan, 18:30ean egingo dute txorimalo eta erraldoien kalejira musika eskolako trikiti taldeak lagunduta. Txorimaloak eramateko jendea behar dute, ordea, eta boluntarioak lortzeko deia zabaldu dute.
Txorimalo ibili gura duenak kultura etxean eman dezake izena: kultura.idazkaritza@onati.eus edo 943 78 03 53. Zapatuan 18:00etan elkartuko dira Santa Ana antzokian.