Eltzia Eguna, eltzekideen arteko harremana sendotzeko

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025ko eka. 15a, 15:10

Eltzia Eguneko bazkaria. (Argazkia: I.A.A.).

Eltzia Eguna ospatu zuten atzo Oñatin, eltzekideen arteko elkar-ezagutza sustatzeko eta elkarren arteko harremana sendotzeko helburuarekin.

Egun osoko egitaraupean ospatu zuten beste urte batez eltzekideek Eltzia Eguna. San Lorentzo auzoan triki-bertso-poteoa egin zuten, eta ondoren, bazkaria egin zuten. Bazkalostea girotzeko, berriz, Lagun Leku elkartearen bingoan jolastu zuten. Arratsaldean ere izan zuten zertaz gozatu; izan ere, Izarra eta Mirariren erromerian dantzan ibili baitziren, eta Irazan Antzerki Guneko kideek DJ saio bat egin zuten.

Eltzia Egunaren balorazio "ona" egin zuten antolatzaileek: "Urtero egon izan da giro ona, eta aurten ere halaxe izanda. 60 bat lagun elkartu gara bazkarian. Egia da, agian, eragin duela egun berean beste ekitaldi batzuk antolatuta egoteak, baina urtero elkartzen garen jendea elkartu gara, eta pozik gaude".

Etzekideen familia argazkia. (Argazkia: Eltzia).

Eltzia Eguneko bazkaria. (Argazkia: I.A.A.).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak