Oñatiko Udalak eta POZek (Ohitura Osasuntsuen Orientazio Zerbitzua) ibilkera nordikoko saioa antolatu dute. Ekainaren 19an, eguenean, 10:00etan hasiko da ibilaldia, Herriko Plazan, eta ordu eta erdi inguruko saioa izango da. Ibilaldiaren bukaeran, hamaiketako osasungarria egingo dute. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, herritar guztiei zuzendutako ekimena izango da, eta parte hartzaileek arropa erosoa eta ibilkera nordikoko makilak eraman beharko dituzte. Izena eman daiteke 667 00 93 59 telefono-zenbakira deituta edo poz.oinati@athlon.eus helbide elektronikora mezu bat bidalita.